Sormen-kaosa erabaki argietan bihurtzen dugu.
Daukazuna antolatzen dugu. Datorrenari norabidea ematen diogu. Prozesuan laguntzen dugu.

Ideia asko dituzu, motibazioa eta gaitasuna… baina ez dakizu nondik hasi.Zure proiektua ez dago geldirik… baina ez da hazten ere.Hilabeteak daramatzazu gauza berari bueltaka.Badakizu laguntza behar duzula, baina ez dakizu nolako laguntza behar duzun.
Ez zaizu talentua falta. Egitura falta zaizu.Eta hori zurekin batera ikusiko duen norbait.
ZER DA GOX AGENTZIA
GOX artista, konpainia eta sormen zein kultura-proiektuentzako agentzia bat da: bizitza artistiko propioa duten baina eusten dien egitura eraikitzen laguntza behar duten proiektuentzat.Zurekin eta zure proiektuaren barruan egiten dugu lan: dagoena ordenatu, datorrenari norabidea eman eta aurrera egiteko behar dena gauzatzen dugu.Barrura sartzen gara, proiektuaren logika ulertu eta hortik egiten dugu lan.Zure hizkuntza hitz egiten dugu. Sormenaren kaosa ezagutzen dugu, egunero bizi dugulako.Zure proiektua buruan bakarrik gera ez dadin, eta ordena, fokua eta argitasuna har ditzan.

NONDIK HASI
Tres puertas, tres momentos distintos. Elige la tuya.
GOX LEHENENGO BEGIRADA
Buruan zerbait duzunerako, baina nola kontatu ez dakizunerako.
Formularioa · Doan · 15 minutu
GOX TOPAKETA
Laguntza behar duzula badakizunean eta urratsa eman nahi duzunean
Bideo-deia · Doan · 45 minutu
ORAIN GOX
Epea gainean eta laguntza behar duzunerako.
400€-tik aurrera
TESTIGANTZAK
HAU GERTATU ZEN
“Sararekin lan egitea kaosetik argitasunera eta egiturara pasatzea izan zen. Gure ideia sortzaileak kudeaketa zehatz bihurtu zituen, eta Escenika epe luzera proiektatzeko segurtasuna eman zigun.”
Johanna Moya Sierra · Escenikako antzerki-sortzaile eta zuzendaria · Sorkuntza eta bitartekaritza eszenikoko proiektu artistiko, sozial eta kulturala.
Johannak hau aukeratu zuen:
“Lehen sakabanatuta sentitzen nituen ideiak lurreratzen lagundu zidan. Nire prozesuak balioa irabazi duela sentitzen dut, baina baita benetako sostengua eta bidelaguntza ere badituela.”
Erika Marcilla · Dantzaria eta adierazpen performatiboaren ikertzailea.
Erika hau aukeratu zuen:
“Proiektuaren ikuspegi orokorra ematen du, bai zuzendaritzan bai antolaketan, baina zeregin zehatzak ere bere gain hartu eta gauzatzen ditu. Nabarmentzekoa da nire beharrak azkar eta zehaztasun handiz ulertzeko duen adimena.”
Isaac Miguel ·Konpositorea eta multiinstrumentista · René, El Canto del Loco, The Nowhere Plan.
Isaac hau aukeratu zuen:
Ezagutu nor dagoen GOX AGENTZIAren atzean
